Ez dut atsegin ahots lodien doinua
Ez dut atsegin amets hutsen lurra
mingain puntari darion erdeinua
O! ez dut atsegin
Ezin dut jasan nahasketarako gogoa
Ezin dut jasan berba korapiloa
hitz egiteko arintasun zoroa
O! ezin dut jasan
Atseginaren poza
bilatu beharra
bizitzaren ardatza
barne muineko hotsa
Atsegina da zure ahots jarioa
atsegina da zure laguntasuna
zure musuen gordinaren irria
O! atsegina da
Izan zaitez nahi duzun modukoa
beti ere gozatu egizu daukazunaz
banatuz bai
Maitagarria zure zuzentasun hori
maitagarria zure hitzen zama
zure pentsamenduak duen lilura
O! maitagarria
Atseginaren poza
bilatu beharra
bizitzaren ardatza
barne muineko hotsa