06 Ezin bazter ditzakedan hitzak

Gaur goizean izan naiz museoan
harrituta gelditu naiz bertan
“Materiales de deshecho” izenpean
osatu duten bilduma ikustean
kartoia, kableak,
latorrizko ontziak
artista fin hark ondakinak erabili zituen
Nik, ostera, idazterakoan
ezin bazter ditzakedan hitzak
erabili beharrean aurkitzen naiz
nire idazlana burutzerakoan
bihotza, gomuta,
arima, gorputza
horiek guztiak ditut ezinbestekoak
Egunerokoak dira nire poemak
burutzeko erabiltzen ditudanak
“Materiales de deshecho” ezin lortu
horrelako hitzak erabiliko ez banitu
Zure musuak, zure gorputza
zure begiak ta zure begirada
elkarrekin egindako ametsak
halakoak dira nire lehengaiak
eta hauek guztiak
eta hauek guztiak
eta hauek guztiak ezin birzikla daitezke


Musika: Eneka Albizu
Hitzak: Juan Ramón Madariaga
 
FOUR FRIENDS
Haruntzago
(Gaztelupeko Hotsak - 2009)
Lamiña estudios-en grabatua eta nahastua. Abendua. 2008.
Arduradun Teknikua:
Jose Lastra/Natxo Liberty
 

FOUR FRIENDS
Haruntzago

FOUR FRIENDS
Dzanga

FOUR FRIENDS
Bilbop